Donostiako Easo kaleko tarte bat moztuko da bihar

0

Abuztuaren 20an, osteguna, San Bartolomeko horma egonkortzeko lanak egin ahal izateko, Easo kaleko tarte bat itxiko da oinezko, txirrindulari eta ibilgailuenentzat. Itxiera goizeko 7:30etik 14:30ak arte izango da, 41 eta 45 zenbakien artean. Lanak lehenago amaitzen badira, kalea une horretan irekiko da.