Donostiako Cristina Eneako beheko bidea konpontzen hasi dira

0

Mandasko Dukearen jauregirantz doan bidea lotzen duen mendi-hegala konpontzeko lanak amaitu ondoren, beheko bidean – Mandasko Dukearen pasealekutik parkerako sarreraren eta Mundaiz ikastetxearen artean – detektatu diren zuloak garbitzeko eta konpontzeko lanak hasi dira.

Jarduketan, bidea garbitzeaz gain, konpondu beharreko gainazalak araztuko dira eta zoladura zabalduko da. Lanek bi aste iraungo dute, 24.000 euroko kostuarekin.

Parkera sartzen direnentzat, nahitaezko ibilbidea urmaelaren eta Ingurumen Baliabideen Zentroaren aldera igotzea izango da.