Aldundia eta BCAM lankidetzan ari dira ETEen eta startup-en berrikuntza indartzeko

0

Bizkaiko Foru Aldundia eta Basque Center for Applied Mathematics (BCAM) elkarlanean ari dira lurraldeko ETEetan eta startupetan I+G+b proiektu gehiago egiteko, ezagutza aurreratuaren transferentziaren bidez. Horretarako, BCAMek eta BEAZek Bizkaiko enpresa txiki eta ertainentzako modelizazio matematikoko aholkularitza-zerbitzua jarri dute martxan.

Zerbitzua BCAMen laguntzarekin egiten da, ezagutza transferitzeko unitatearen bidez (KTU: Knowledge Transfer Unit), eta Bizkaiko enpresei zuzentzen zaie proiektuaren tipologiaren arabera: datuen diagnostikoa edo modelizazio fluidodinamikoa.

Programak 3 hilabeteko iraupena du eta aholkularitza eta laguntza eskaintzen die enpresa txiki eta ertainei euren proiektuetan jorratu beharreko espezialitateetan oinarrituta. Hala, datuen diagnostikoari buruzko proiektuek honako espezialitate hauek hartzen dituzte barne: datuen analisi aurreratua, modelizazio estatistikoa, machine learning edo eredu iragarleak. Modelizazio fluidodinamikoaren diagnostikoari buruzko proiektuei dagokienez, eredu-zenbakien definizioa eta garapena, simulazio numerikoa eta prozesuen edo euskarrien optimizazioa eta CFD software librearen gaineko prestakuntza biltzen dituzte.

Proiektuek Bizkaiak Data Science eta Fabrikazio Aurreratuaren arloan nazioartean duen garrantzia sendotzen lagunduko dute, bai funtsezko ikerketa bultzatzeagatik eta eremu horretako ezagutzaren transferentziagatik, bai talentua erakartzeko potentziala garatzeagatik eta nazioarteko erreferentziazko zentroekin loturak izateagatik. Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailak 150.000 euroko inbertsioa bideratu du proiektura.