‘Basoa’ dantza emanaldia aurkeztuko du Dantzaz Konpainiak Hernanin

0

Uda kulturala ari da izaten Hernanin. Izan ere, Uda Hernanin egitarauaren barruan antolatu diren jarduerekin, uztaileko eta abuztuko hilabeteetan ikuskizun eta emanaldi ugarirekin gozatzeko aukera izan dute herritarrek. Programazioarekin jarraitzeko, ostiral honetan Basoa dantza emanaldia eskainiko du Dantzaz Konpainiak. 20:00etan hasiko da, Atsegindegin.

Antolatu diren gainontzeko ekitaldien modura, Udalak gogorarazi du ekitaldiak doakoak direla, baina aldez aurretik gonbidapena eskuratu behar dela Biterin, 09:00etatik 14:00etara bitartean.