Gorka Kijera da Real Unioneko fitxaje berria

0

Real Unionek ofizial egin zuen asteburuan Gorka Kijeraren fitxaketa hurrengo bi denboraldietarako. Mirandesen jokatzen zuen aurretik, eta taldeko kapitaina zen hernaniarra. Hala ere,  Miranda de Ebrori agur esan behar izan dio, eta  datozen bi denboraldientzat behintzat, Real Unionen arituko da Kijera.

Momentu ahaztezinak bizi zituen hernaniarrak Mirandes taldean.   Izan ere, futbolaren mun­duan, protagonista nagusietako bat izan zen Mirandes, aurtengo otsaila aldera.  Bigarren mailako talde honek lehenengo mailako talde haundiak txiki bihurtu zituen, eta Kopako semifinalera iritsi zen, Anoetan jokatuta. Kijera bertan izan zen, ezker hegala defendatuz.