Tonbola’ antzezlana aurkeztu zuten Hernanin

0

Uda Hernanin programazioaren barruan, joan den ostiralean Hika teatroak ‘Tonbola’ izeneko antzezlana aurkeztu zuen Atsegindegin. Sarrerak berehala agortu ziren eta plaza bete zuten ikusle guztiek. Antzerkia hasi eta berehala jarri zituzten txaloka ikusle guztiak, Hika teatrokoek. «Bizitza tonbola bat» dela esanez, beraien tonbola hankaz gora jartzeko asmoarekin etorri ziren Hernanira. «Ez zaigu inporta nor zaren, zer zaren, ezta sikiera zer izan nahi duzun. Utzi Tonbola honi zuregatik erabakitzen», adierazi zuten antzezleek.