Barakaldoko gazteei zuzendutako prestakuntzarako laguntzak eskatzeko epea bihar irekiko da

0

Bihar, irailak 1, zabalduko du Barakaldoko Udalak gazteentzako prestakuntzarako laguntzak eskatzeko epea. Ekimenaren bidez, 18 eta 35 urte bitarteko gazteek prestakuntza ikastaroetan eta material informatikoan inbertitutakoaren zati bat berreskuratuko dute.

Horrela, bada, 90.000 euroko partida izango da, gazteek prestakuntza ikastaroetan -hizkuntzak, masterrak, heziketa zikloak egiaztatutako gastu osoaren % 30 eta 50 bitarteko dirulaguntza jaso ahal izango dute. Material informatikoan, egiaztatutako gastuaren % 30 ere berreskura dezakete, gehienez.

Iaz jaso ziren 308 eskaeretatik 225 onartu ziren. Zenbatekoa ordaindu izanaren egiaztagiria originalak edo fakturak aurkeztu behar dituzte eskatzaileek.