Irun, atxilotu egin dute emakume bati sexualki eraso egiten ahalegindu zen gizonezkoa

0

Ertzainek 21 urteko gazte bat atxilotu zuten atzo, igandea, goizean, Irungo etxebizitza batean gauean emakume bati sexualki eraso egiten ahalegintzea leporatuta.

Atzo goizaldeko lauak aldera, emakume bat Irungo Ertzain-etxera agertu zen ezagun baten aurkako salaketa jartzera sexualki eraso egiten ahalegintzeagatik. Biktimak salatutakoaren arabera, ordu bi eta erdiak aldera, lagun batekin eta bi gizonezkorekin horietako baten Irungo etxera joan zen. Etxeko gela batean azken horrekin bakarrik geratu zenean, gizonezkoak ateko sarraila itxi zuen, eta indarrez helduta ohe gainera bota eta sexu-ukituak egin zizkion. Emakumeak erasotzaileari ihes egitea eta gelatik irtetea lortu zen, eta etxetik alde egin zuen.

Emakumea ertzain-etxetik eskualdeko ospitalera eraman zuten.

Agenteek polizia-ikerketa jarri zuten abian ustezko erasotzailea identifikatu eta aurkitu ahal izateko, eta goizeko hamarrak aldera Irunen bertan atxilotu zuten.

Gaur, astelehena polizia-eginbideak amaitu ondoren, epaitegira eraman dute polizia-aurrekariak dituen gaztea.