Bingen Zupiriak bilera egin du Autonomietako arduradunekin

0

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak bilera egin du Jose Manuel Rodriguez Uribes Espainiako Gobernuko Kultura eta Kirol ministroarekin eta gainerako Autonomietako arduradunekin. Bilera honetan Espainiako Gobernuak aurkeztu duen Estatu mailako lehiaketa ofizial ez-profesionaletan kategoria absolutuan itzultzeko Protokoloa aztertu da.

Zupiria sailburuak profesionalak ez diren lehiaketa ofizialak berreskuratzearen garrantzia azpimarratu du, betiere segurtasun baldintzetan, Euskadin arraunean eta pilotan azken hiletan egin den bezala. Halaber, gizonezkoen eta emakumezkoen txapelketa ofizialak aldi berean itzuli behar direla azpimarratu du, emakumezkoen proben hasiera atzeratzea saihestuz. Azkenik, hartutako neurri guztiek denboran zehar eta maila ekonomikoan iraunkorrak izan behar dutela azpimarratu du.

Ministroaz eta autonomia-erkidegoetako ordezkariez gain, bileran parte hartu dute, Espainiako Gobernuaren aldetik, Alejandro Blanco Espainiako Batzorde Olinpikoko presidenteak, Irene Lozano Kirol Kontseilu Goreneko presidenteak, Silvia Calzón Estatuko Osasun idazkariak, Myriam Alvarez Lurralde Politikako Ministerioko Lurralde Politikako Koordinaziorako idazkari nagusiak eta Joaquin Maria de Arístegui Kiroleko zuzendari nagusiak.