Gorka Guruzeta Athletic Clubeko jokalariaren kontratuaren etetea

0

Athletic Clubek eta Gorka Guruzetak akordio batera heldu dira 2021eko ekainaren 30ean amaitzen den kontratua bertan behera uzteko. Bigarren Mailara igo berri den CE Sabadell CF taldean jokatuko du aurrelariak. Athletic Clubek hurrengo bi denboraldiak amaitzean jokalaria berrerosteko aukera izango du.

Donostiarrak Antiguokotik iritsi zen 2014-15 denboraldian; bederatzi partida jokatu ditu lehen taldean, eta gol bat sartu du Kopan, Sevillaren aurka, Sanchez Pizjuanen. Gainera, 31 gol erdietsi ditu Bilbao Athleticen.

Athleticek eskerrak eman nahi dizkio Gorkari bere konpromisoagatik, dedikazioagatik eta profesionaltasunagatik, eta zorterik onena opa dio arlo pertsonalean eta bere kirol-ibilbidean. Mila esker!