Azkoitiko Helduen Eskolan matrikulatzeko epea, zabalik

0

Gaur zabaldu du Azkoitiko Helduen Eskolan matrikulazio epea. Hilaren 11ra bitartean egongo da izen ematea  irekita. Matrikulazioa eskolan bertan egin beharko dela jakinarazi dute arduradunek, Bizenta Mogel 4 helbidean, 10:00etatik 13:00etara bitartean; nahi duenak 943-85 03 99 telefonora ere dei dezake.

Urtero moduan, euskara, etorkinentzat gaztelania nahiz irakurketaren eta idazketaren garapenerako saioak eskainiko dituzte Helduen Eskolan, baita informatika, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako titulua lortzeko nahiz goi mailako zikloetarako sarbide probarako prestaketa saioak ere.