XXXVIII. Antzinako Musika Astea

0
??????????

Santa Maria Katedralean, XXXVIII. Arabako Antzinako Musika Asteko artista partaide batzuen aurkezpena egin da. Aurten, bertako, nazioko eta nazioarteko artisten eta taldeen 8 kontzertu eskainiko dira, eta proposamen klasiko eta berritzaileen bidez, aurreko mendeetako konposizioak eta instrumentuak erakutsiko dituzte. Programa irailaren 5etik 12ra gauzatuko da Gasteizen, Laudion, Murgian eta Bernedon. Gainera, lehenbizikoz, “astean” jarduera osagarriak ere izango dira.

Aurkezpenean Ana del Val Kultura eta Kirol Saileko foru diputatua, Arantxa Ibañez de Opacua Vital Fundazioaren zuzendaria, Carmen Martínez Guerra “astearen” zuzendari artistikoa eta Carlos Mena eta Javier Ulises zuzendariak izan dira