Eskola kirolaren hasiera atzeratu egingo da Gasteizen

0

Bizitzen ari garen salbuespenezko egoera dela eta, Gasteizko Eskola Kirolaren 2020-2021 Programak aldaketa nabarmenak izango ditu aurreko denboraldiekin alderatuta.

Horregatik, Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailak “Covid-19aren aurrean jarduteko arau orokorrak” bidali dizkie udalei eta kirol erakundeei. Arau horiek Eskola Kirolaren Euskal Batzordean adostu dituzte hiru foru aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak 2020-2021 denboraldirako, eta nahitaez bete beharko dira hiru lurraldeetako eskola programetan.