Bilboko erraldoi eta buruhandiek Euskal Museoaren klaustroan dantzatuko dute

0

Bilboko Erraldoiak eta Buruhandiak erakusketa Euskal Museora iritsi zen uztailaren 1ean, baina horri lotutako jarduera batzuk bertan behera utzi behar izan ziren COVID-19ak eragindako osasun-alarmaren ondorioz; adibidez, Alde Zaharreko Kalejira.

Erakusketa irailaren 13an bukatuko da, baina, horren aurretik, erakunde bizkaitarrak omenaldi bat egitea erabaki du aurten ere pertsonaia ezagun horiez gozatzera etorri diren milaka bisitariei.

Modu horretan, erraldoiek Museoko klaustroan dantza egingo dute Bizkaiko Dantzarien Biltzarraren eskutik, Erraldoiak Dantzan deituriko ikuskizunean. Jarduera iraileko hurrengo egun hauetan gozatu ahalko da:

  • Irailak 10: 19:00etan (lehen erakustaldia); 19:30ean (bigarren erakustaldia)
  • Irailak 11: 19:00etan (lehen erakustaldia); 19:30ean (bigarren erakustaldia)
  • Irailak 12: 12:00etan (lehen erakustaldia); 12:30ean (bigarren erakustaldia)
  • Irailak 13: 12:00etan (lehen erakustaldia); 12:30ean (bigarren erakustaldia)

Sarrerak dohainik eskuratu ahalko dira Euskal Museoaren webgunean irailaren 3ko (osteguna) 15:00etatik aurrera (www.euskalmuseoa.eus), edukiera bete arte. Osasun-araudiaren ondorioz, erakustaldi bakoitzeko gehienezko edukiera 60 pertsonakoa izango da, parte-hartzaile bakoitzak gehienez lau sarrera eskatu ahalko ditu eta Unamuno plazako sarreratik bakarrik sartu ahalko da.

Segurtasun-neurriei dagokienez, erakunde bizkaitarrak osasun-aginteek ezarritako segurtasun-tarte eta arauak beteko ditu, eta egungo araudian zehaztutako higiene eta kontrol protokoloa jarraituko du.