Kaleko arteak gainezka izango dira Bilboko auzoetan

0

Irailean ere #BilbaoUda2020 egitaraua izango dugu, hilaren 20ra arte, Urian udarari “datorren urtera arte” esan ahal izateko antzerkiarekin, pailazoekin eta arte eszenikoekin.

Hala, bada, udako denboraldia amaitzeko, 32 ekitaldi izango dira Uriko auzo batzuetan eta besteetan, bertako 18 konpainiaren eskutik, Udalak apustu irmoa egiten duelarik krisi sanitarioak gogorren eragin dien industrietako bati laguntzeko, alegia, kulturari.