Hilaren 23an helduko da Liburuaren Azoka Barakaldora

0

Datorren astean izango da Barakaldoko liburu azoka. Covid-19aren ondorioz dekretatutako alarma egoerak jarduerak etetea ekarri zuen, ohiko Liburu Azoka, esaterako. Oraingoan, beharrezko prebentzio neurriekin itzuliko da, lekua segurua izan dadin, eta barakaldarrek bertatik bertara ezagut ditzaten literatur nobedadeak, bide batez, liburuak eskaintza bereziekin erosteko aukera izango dutela.

Datorren hilaren 23an, asteazkena, hasiko da azoka, eta hilaren 27an, larunbata, amaituko. Guztira, 14 postu izango dira, eta ordutegia, honako hau: goizez, 11:00ettik 14:00etara, eta arratsaldez, berriz, 17:00etatik 21:00etara. “Garrantzitsua da oso, bertaratzen den oro musukoa jantzita eta postuetan dagoen hidrogelaz eskuak garbituta ibiltzea, bai eta liburuak ez ukitzea ere, postuetako arduradunek erakutsiko baitizkie”, zehaztu du Kultura, Hezkuntza, Euskara eta Gazteria Arloko zinegotziak.

Liburuen Azokara idazleak etorriko direnez, nahi duenak haien liburuak sinatzeko eskatu ahal izango diete. Hauek dira datorren astean Barakaldora bisitan hurbilduko diren idazleak: Anabel Botallea, ostegunean eta larunbat goizean; Aritza Bergara, ostiral arratsaldean; Lola Núñez, larunbat arratsaldean, eta Félix G. Modroño, igande goizean.