Zergak direla-eta 4.115,4 milioi euro bildu dira Bizkaian abuztura arte

0

2019ko abuztuko datuen aldean, bildutako kopuruan % 19,4ko jaitsiera bat gertatu da, Covid-19ak jarduera ekonomikoan sortutako etenaren eta hari aurre egiteko Bizkaiko Foru Aldundiak onartutako tributu-neurrien ondorioz.

Tributu itunduak direla eta abuztura arte guztira bildutako dirua 4.115,4 milioi euro da. Kopuru hori % 19,4 gutxiago da, iazko epe berean lortutakoaren aldean; orduan 5.106,5 milioi euro bildu ziren.

Zortzi hilabete hauetan bildutako kantitatea 2020ko ekitaldi osorako aurrekontuan tributu itunduen ziozko sarrera gisa aurreikusitako 8.141,1 milioien % 50,6 da.