Bilboko Udalak Gotzone Sagardui zinegotziari agur esan dio

0

Bilboko Udalak Gotzone Sagardui zinegotziari agur esateko osoko bilkura berezia egin du, joan den asteartean Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu izendatua izan ostean.

Juan Mari Aburto alkatea izan da ekitaldi hunkigarri horren buru, eta, Bilboko gainerako zinegotziekin batera, uriaren domina eman dio kargua utzi duen zinegotziari, Bilboren alde egindako lana gogoratzeko.

Alkateak, bere hitzetan, Sagarduiri eskerrak eman dizkio urte hauetan Bilboren eta herritar guztien mesedetan egindako lan eta dedikazioagatik.