Bilboko Udaleko gobernu taldea antolatzeko egitura berria

0

Juan Mari Aburto Bilboko Alkateak Udaleko Gobernu Taldearen berrantolaketa eta egitura berriaren berri eman du, Gotzone Sagardui eta Gloria Múgica zinegotzi karguak utzi eta Eusko Jaurlaritzara joan ondoren.

Prentsaurrekoan azaldu duenez, Udal Gobernuan Iñigo Zubizarreta sartuko da, Gizarte Ekintza Saileko Zinegotzi Laguntzaile bezala. Iñigo Zubizarreta Sail horren zuzendaria da egun. Era berean, Nora Abete ere Udal Gobernu Taldean sartuko da Gloria Múgicaren ordez, Hiri-Berroneratzeko Saileko Zinegotzi karguan. Bata zein bestea irailaren 24ko Udalbatzarrean jabetuko dira zinegotzi karguaz.

Taldearen berregituraketari dagokionez, Gotzone Sagarduik egiten zituen lanak gainerako sailen artean banatuko dira:

  • Amaia Arregi, Herritarren Segurtasunerako Zinegotzi Koordinatzailea eta Lehen Alkateordea.
  • Gonzalo Olabarria, Kultura Politiketako eta Gobernantzako Zinegotzia, Alkatetzako eta Kulturako koordinatzailea izango da.
  • Asier Abaunza, Obren, Hiri-Plangintzaren eta Proiektu Estrategikoen Koordinatzailea.
  • Oihane Agirregoitia, Herritarrei Arreta eta Partaidetzako eta Nazioarteko Zinegotzia.
  • Xabier Ochandiano, Ekonomiaren Garapen, Merkataritza eta Enpleguko zinegotzia, Politika Ekonomikoen eta Herritarren Arretaren Koordinatzailea ere izango da.
  • Marta Ajuria, Ogasuneko Zinegotzia, Kontratazio-Mahaiaren lehendakaria ere izango da.
  • Aitor Bilbao, Alkatetza Kabineteko Zuzendaria.