Gotzone Sagardui: “Datuek joera bera islatzen dute, poliki-poliki beherantz, baina oraindik zuhurtzia mantendu behar dugu”

0

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren osteko ohiko prentsaurrekoan, Gotzone Sagardui Osasun sailburuarekin batera.

Bere aldetik, Osasun sailburu Gotzone Sagarduik jakitera eman du Osasun Sailak zentro soziosanitarioetan COVID-19aren Zaintzarako eta Kontrolerako Protokoloa prestatu duela; hartan, Euskadiko adinekoen osasuna –COVIDaren aurrean kalteberena den kolektiboetako bat– babesteko urrats eta gomendio batzuk ezartzen dira.

Gainera, Osasun sailburuak koronabirusak Euskadin bizi duen egoerari buruzko datu eguneratuak eman ditu ezagutzera. Sagardui sailburuak adierazi duenez, datuek joera bera islatzen dute, poliki-poliki beheraka doana; hala ere, azpimarratu du oraindik zuhurtziari eutsi behar diogula eta pandemiaren bilakaeraren joera aztertzen jarraitu behar dugula datozen asteetan.

Era berean, Bozeramaileak jakitera eman du Gobernu Kontseiluak eskola-eremuan osasuna sustatzeko laguntzakarautzen eta deitzen dituen agindua onetsi duela. Laguntzen deialdia, 94.000 euro guztira,  Euskadiko unibertsitatez kanpoko ikastetxeetako guraso-elkarteei eta irakaskuntza-kooperatibei zuzentzen zaie. Zupiriak azaldu duenez, Europar Batasunaren “Osasuna politika guztietan” estrategiarekin gomendioekin bat egiten du ekimenak eta Euskadi Mugiment programaren barruan kokatzen da, herritar guztien artean jarduera fisikoa sustatzeko proiektuaren barruan.

Bestalde, Zupiria sailburuak jakinarazi du Gobernu Kontseiluak onartu egin duela Covid-19aren krisiaren ondorioz ahulezia ekonomikoan dauden eta Euskadiko alokairu libreko etxeen parkean errentariak direnen pertsonentzat ezarritako laguntza zuzenak eskatzeko epea abenduaren 31ra arte luzatzen duen agindua.