Argazki lehiaketa antolatu du Hondarribiko Udalak 2021eko egutegia osatzeko

0

Hondarribiko Udalak argazki lehiaketa bat antolatu du 2021erako egingo duen egutegia osatzeko. Argazki lehiaketa bihar bertan hasiko da Hondarribiko irudiak protagonistak izango direlarik. Hala jakinarazi du Maria Serrano Hiritarrekiko Harremanetarako zinegotziak prentsaurrekoan.

“Iaz ‘Hondarribia’ marka hedatzeko egin genuen egutegiari jarraipena eman nahi diogu, eta datorren urteari begira, Hondarribiko argazkiekin egutegi bat egin nahi dugu, eta, irudiak aukeratzeko argazki lehiaketa bat antolatu dugu. Hala, aurten COVID-a dela eta bertan behera geratu diren lehiaketak ordezkatuko ditu azken honek” dio Serrano zinegotziak..

Horrela, nahi duen orok bere argazkia bidali ahal izango du posta elektronikoz argazkiakhondarribia@gmail.com helbidera edo mezu pribatu bidez Udalaren kanal sozial ofizialen bidez, Facebook  (www.facebook.com/HondarribikoUdala), Twitter (@HondarribiaUdal)  eta Instagram  (hondarribiko_udala). Pertsona bakoitzak hiru argazki aurkez ditzake, bere datuekin eta “Hondarribiko 2021eko Udal Egutegirako Argazki Lehiaketa” leloarekin. Lehiaketa 18 urtetik gorako argazkigintzaren zaletuei zuzenduta dago.