Hondarribiko Udaleko Gizarte Zerbitzuak eta Gurutze Gorria elkarlanean herritarrari laguntzen

0

Hondarribiko Udala eta Gurutze Gorria pandemia osteko egoera honetan beharra duten familiei laguntzeko prest agertu dira berriz. Hala esan du Gotzone Larrarte Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak.

“COVID-19aren ondorioz egoera ez egokian dauden familiei laguntzeko ari gara lanean. Adibidez, denbora batez isolaturik egon behar diren familiak ez dira gutxi Hondarribian, eta denek ez daukate aukera bere senitarteko edota hurbilekoek janaria eramateko, eta zer esanik ez zailtasunak bizitzen ari diren herritarrak ere”.

“Gurutze Gorriari esker, egoera berezi honetan laguntza behar dezaketen guztiengana heltzeko beste aukera bat daukagu. Zerbitzu edo funtzio desberdinak eskaintzen dituzte, adibidez konfinatuak dauden familiei elikagaiak bere etxebizitzetara eraman, farmaziako erosketak, zaborra atera egin ezin duenari…” esan du Larrarte zinegotziak.

“Zerbitzua doakoa da, eta interesa duenak aurretik Hondarribiko Udaleko Gizarte Zerbitzuetara deitu behar du, 943111291 zenbakian, eta zerbitzua eskatu. Gu laguntzeko gaude” amaitu du Gotzone Larrartek.