Donostiatruk bigarren eskuko azoka hiriko beste auzoetara zabalduko da

0

Donostiatruk azoka Amarako Easo Plazan ez ezik, Altza, Gros, Intxaurrondo eta Antigua auzoetara zabalduko da urrian, azaroan eta abenduan. Ohi den moduan, azokak larunbat goizetan izango dira, 10:00etatik 14:00etara bitartean.

Horrela, hilabete honetan Donostiatruk Amarako Easo Plaza eta Altzako Harria Parkeko Pasealekuan egingo da urriaren 17 eta 24an, hurrenez hurren.

Bigarren eskuko azoka, Donostiako Udalak, bertako Osasun eta Ingurumen Zuzendaritzak antolatuta egiten da, produktuak berrerabili eta hondakinak murrizteko asmoz. Izan ere, arropa, jostailu, liburu eta abarrak saltzen dira.

Egia auzoko Km0 jatetxe begano begetarianoan bi lagunentzako bazkaria edo afaria zozkatuko da erosketaren bat egingo dutenen artean.