Bilboko Udalak bat egin du «Birziklatu beira haiengatik» kanpainarekin

0

Bilboko Udalak bat egin du ‘Birziklatu beira haiengatik’ kanpainarekin, Bularreko Minbiziaren kontrako Munduko Egunaren kariaz, gaur urriaren 19an egiten dena. Bilboko Udalak eta Ecovidriok beira birziklatzeko bina edukiontzi arrosa ipini dituzte bihar barruti bakoitzean.

Sandra Ibarra Fundazioarekin elkarlanean egingo den ekimen honen helburuak dira, batetik, herritarren artean beira birziklatzea sustatzea, ingurumena zaintze aldera, eta bestetik, kausa solidario batekin bat egitea: bularreko minbiziaren prebentzioa.