Hirian Bilbao BBK Live jaialdiaren udazkeneko edizioak sarrerak agortu ditu

0

Iragarri dituzte Hirian Bilbao BBK Live jaialdiaren edizio berezia; urriaren 30ean eta 31n izango denaa, eta sarrerak agortuta dituena dagoeneko. Rodrigo Cuevas, Fuel Fandango, Ana Tijoux, Paula Cendejas, Cariño, Mujeres, Eñaut Elorrieta eta Nøgen izango dira Bilboko bost areto esanguratsuetan: La Ribera, Itsasmuseum – Nave 9, San Mames Geuria!, BBK Aretoa eta Azkuna Zentroa.

Ekitaldiak segurtasun-bermerik handienak beteko ditu: sarbide mailakatuak, edukiera mugatua, segurtasun-distantzia, garbitasun indartua, zirkuitu oso segurua eta indarrean dagoen legediarekin bat datorrena, #KulturaSeguruako bi gau bizitzeko, non kezka bakarra zuzeneko musikaz gozatzea izango den. Hirian ekimenak Bilboko Udalaren laguntza du, baita BBK Fundazioa, San Miguel eta Firestonerena ere.