Eusko Jaurlaritzak berriro ere adierazi du konpromisoa seme-alabak dituzten familientzako laguntza emateko estrategia integrala garatzeko eta jaiotza-tasa sustatzeko

0

Lide Amilibia Gizarte Politiketako sailburuordeak gaur esan du datozen lau urteotan Eusko Jaurlaritzak “konpromisoa hartu” duela, seme-alabak dituzten familiei laguntza emateko estrategia integrala garatzeko eta jaiotza-tasa sustatzeko. “Herrialdeko erronka”.

Amilibiak Kudeaketa Aurreratuko Europako Astearen Biltzarreko bigarren jardunaldia inauguratzeko ekitaldian parte hartu du; biltzarra Euskalitek koordinatu du. Zehazki, Kudeaketa Aurreratua eta pertsonak atala ireki du. Bloke horretan, Irune Muguruza Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendariak Eusko Jaurlaritzak ezarritako kontziliazio-neurriak azaldu ditu. Bloke horretan honako hauek ere parte hartu dute: Ekonomistak Euskal Elkargoa eta  Abokatutzaren Euskal Elkargoa; SPRI Taldea; Denbora Sarea eta Masfamilia fundazioa.

Amilibiak esan du 2020an, orain arte, “8.500 euskal familiak baino gehiagok Eusko Jaurlaritzaren kontziliazio-laguntzak” jaso dituztela; “guztira, 15,7 milioi euro baino gehiago”. “Lan-ildo horri jarraituko diogu. Betiere, kontziliazioa eta familia-erantzunkidetasuna sustatzeko eta adingabearen lehen egunetatik gurasoen loturarako bide emateko”.

Hori horrela gogorarazi du Eusko Jaurlaritza zaintzaileak kontratatzeko laguntzen ildoa zabaltzeko prozesua abiarazteko azken lanetan ari dela; laguntza-ildo hori 2020ko irailaren 1era arteko atzeraeraginarekin onartuko da. “Gure ustez, ildo garrantzitsua da, eta haren onarpena nabarmen hazi da, pandemia jasaten ari garenetik”. Laguntza-ildo hori zabaltzen denean, laguntzak luzatu egingo dira, eta gaur egun aintzat hartzen diren adingabeak 0 eta 3 urte bitartekoak badira ere, 14 urtera artekoak izan ahalko dira. Laguntza hori honako honetan datza: Eusko Jaurlaritza egingo da Gizarte Segurantzako kotizazioaren % 75en kargu.