EHAAn argitaratu da joko patologikoari buruzko informazio eta prebentzio ekintzak burutuko dituzten irabazi asmorik gabeko erakundeei laguntzak emateko agindua

0

Gaur argitaratu da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian joko patologikoari buruzko informazio eta prebentzio ekintzak burutuko dituzten irabazi asmorik gabeko erakundeei laguntzak emateko lehen lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburu Josu Erkorekak sinatutako agindua.

Hain zuzen ere, atzo, Ausazko Jokorik Gabeko Egunarekin bat etorriz, elkartu zen Aitor Uriarte Joko eta Ikuskizunetako zuzendaria ludopatietan laguntza ematen duten eta Jokoaren Batzorde Tekniko Aholkularian parte hartzen duten hiru lurraldeetako elkarteekin –Asajer (Araba), Ekintza Aluviz (Bizkaia) eta Ekintza Bide (Gipuzkoa)– testua azaltzeko eta EHAAn gaur argitaratutako aginduan ezarritako lehiaketa-prozeduraren bidez laguntza jaso dezaketen ekintzak aurkeztera eta hedatzera eta horietan parte hartzera bultzatzeko.