Lehen Urratsa programak martxoan etxegabetasun egoeran zeuden 578 pertsonari ematen die arreta, ibilbide pertsonalizatuen bidez

0

Lehen Urratsa programa Inor Atzean Utzi Gabe funtsetik sortu zen; funtsa Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailarena da, eta, konfinamendua amaitu denetik, 578 pertsonari eman die arreta. Programa horren bidez, laguntzadun ostatu-aukerak eta gizarte-integrazioko ibilbideak eskaini nahi zaizkie konfinamenduaren aurretik kalean bizi ziren eta itxialdian Bilboko, Vitoria-Gasteizko eta Donostiako babeslekuetan ostatu hartu zuten pertsonei.

LEHEN URRATSA
Erakundea PERTSONAK LH PERTSONAK
GURUTZE GORRIA 35 ARABA 35
PEÑASCAL 101 BIZKAIA 446
ELLACURIA F. 36 GIPUZKOA 97
CARITAS D. BILBAO 34 TOTAL 578
BIZITEGI 275
ZABALDUZ 24
ARRATS 32
CARITAS D. DONOSTIA* 41

 

Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak oso positibotzat jo du programa hau; izan ere, Lehen Urratsaren baliabideetan, pentsioetan, aterpetxeetan, pisu komunitarioetan, “orain konfinamenduaren sasoian pilotaleku edo kiroldegietan zeuden pertsonetako asko bizi dira”.

Hiru euskal hiriburuetan ezarritako babeslekuetan, konfinamenduan, ordurako kalean bizi zirenak hartu zituzten, bai eta, konfinamenduaren beraren ondorioz, zeukaten bizilekua galdu zutenak ere (alokairuko etxebizitza, logela, pentsioa, hotela eta abar). ‘Lehen Urratsa’ programa sortu zen pertsona horientzako gizarte-integrazioko ibilbideei berriz ekiteko edo haiek hasteko aukera emango zieten alternatibak eskaintzeko, berriz kalean bizi behar ez izateko. Halaber, helburuetako bat da ‘etxegabetasuna’ ez kronifikatzea.

Honako erakunde hauek dihardute Lehen Urratsarekin elkarlanean:         Zabalduz Kooperativa Elkartea, Gurutze Gorria, Peñascal S.Coop, Cáritas Diocesana de Bilbao, Ellacuría Fundazioa, Bizitegi, Arrats eta Cáritas Diocesana de Donostia. Lurraldeen arabera, arreta jaso duten pertsonetatik, 446 Bizkaikoak dira, 35 Arabakoak eta 97 Gipuzkoakoak.