Ertzaintzak Luzero lurmuturrean legez kanpoko tretza kendu du eta harrapakinak itsasora itzuli ditu

0

Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateak Euskadin legez kanpoko arrantza prebenitzeko eta kontrolatzeko lan egiten du. Horrelako legez kanpoko tresnak aurkitzen dituenean, kendu egiten ditu eta ikerketa bat hasten du isilpean arrantzatzen dabiltzanak aurkitzen saiatzeko eta horien aurka salaketa bat jartzeko; gero, Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailak zehapen-prozedura hasi ahal izateko.