Donostiak “Dando vida a la muerte” jaialdian parte hartuko du

0

Azaroaren 1etik 7ra bitartean, “Dando vida a la muerte” jaialdia antolatu da lehen aldiz nazio mailan. Horrela, Donostiak parte hartuko du lehen jaialdi horretan, beste hainbat udalerrirekin batera. Jaialdian, hainbat jarduera ezberdin izango dira, streaming bidez emango diren hitzaldiak besteak beste.

Jaialdi hau jende guztiarentzat da, eta bere helburua pertsonok heriotzari buruz hausnartzea da, besteak beste heriotzaz hitz egiten dugunean zer behar dugun, zer nahi dugun edo zer gertatzen zaigunari buruz.

Hainbat jarduera egingo dira, hala nola:

  • zainketa aringarriei buruzko estatuko eta nazioarteko aditu entzutetsuen hitzaldiak
  • errukia eta dolua lantzea
  • Death Cafe-ak (presentzialak eta on line)
  • errausketa-labe eta hilerriak bisitatzea
  • arte-erakusketak
  • zineforumak
  • tailerrak
  • “Hil aurretik nahi dut” horma
  • Euskal Herrian, Bilbon, azaroaren 7an ospatuko den jaialdiaren amaierako azoka bat.