Donostiako Udalak 35 lanpostu betetzeko Lan Eskaintza Publikoa onartu du

0

Tokiko Gobernu Batzarrak 2020ko Lan Eskaintza Publikoa onartu du. Eskaintza horretan sartzen dira langile sartu berrientzako eta barne-sustapenetarako funtzionarioen plantillako plaza hutsak. Txanda libreko 30 plaza egongo dira, honela banatuta: 21 administrari plaza, 6 udaltzain eta 3 euskara-teknikari.

Plaza horiez gain, barne-sustapeneko 5 plaza daude, Udaleko langileek beren karrera profesionala garatu ahal izan dezaten. Gainera, baliteke plaza-kopuru hori handitzea deialdien azken kalifikazioak argitaratu aurretik plaza huts gehiago gertatzen badira, betiere ezarritako legezko mugaren barruan.