Donostiatruk Gros auzoan izango da lehen aldiz

0

Donostiatruk, bigarren eskuko merkatuak larunbat honetan, azaroaren 7an, beste edizio berri bat egingo du. Hau, Gros auzoko Katalunia Plazan egingo da 10:00etatik 14:00etara. Easo Plazan egiten ohi den merkatua beste auzoetara zabaltzen hasi da, eta horregatik, Altzako edizioaren ondoren dator Gros auzoan egingo den lehen edizio hau.

Osasun-krisiak prebentzio-neurri batzuk hartzea eskatzen du, eta horregatik:

  • Postu kopurua mugatuko da
  • Produktuak manipulatzea saihestuko da
  • Arropak ere ezingo dira probatu

Era berean, kontuan hartu beharko da erakutsiko diren produktuak erabilita daudela, hori dela eta, erosi ondoren desinfektatu, edo berrogeialdian mantendu beharko dira erabili aurretik.