Barakaldoko Udalak Euskaraldian parte hartzera animatzen ditu herritarrak

0

Azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitartean garatuko den Euskaraldia ekimenean parte hartzeko deia egin die Barakaldoko Udalak herritarrei. Alkate Amaia del Campok eta Udalean ordezkaritza duten talde politikoetako ordezkariek (EAJ-PNV, PSE-EE, Elkarrekin Barakaldo, EH-Bildu eta PP) bat egin dute bideo batean, hirian euskararen erabilera sustatzeko eta herritarrei ausartu eta Euskaraldian parte har dezatela eskatzeko.

Gaurdaino, ia 2.000 lagunek eman du izena; Barakaldon, 240 erakunde bihurtuko dira Arigune. «Harro gaude gure hiriak emandako erantzunagatik.  Nabarmen egin du aurrera Barakaldok euskararen erabileran: populazioaren % 23 da gaur egun euskaraz ezin hobeki hitz egiteko gauza», gogoratu du Euskara Arloko zinegotzi Iratxe Focesek.

Bi rol aukeratuz parte ahal izango dute herritarrek: Belarriprest, euskaraz hitz egin nahi duenari entzuteko prest daudenak, eta Ahobizi, Euskaraldian euskaraz hitz egiteko prest daudenak.

Parte-hartzaile bakoitzak bere rola erakutsiko duen txapa bat izango du. «Herritarrak animatu nahi ditut aurten ere ekimen honetan parte hartzera. Rol horietako edozeinetan parte hartzeak meritu handia du, eta gure hirian euskararen erabileraren normalizazioaren alde egiten dugun ekarpena baino gehiago da», adierazi du Focesek.

Bideoa gaurtik aurrera zabalduko da Udalaren sare sozialetan mezua ahalik eta jende kopuru handienari helarazteko asmoz.

Esteka honetan deskargatu daiteke bideoa:  http://barakaldo.euskaraldia.eus