Donostiako Udalak dirulaguntza bat eman dio Zaporeak-i Lesbosko larrialdia arintzeko

0

Donostiako Udalak, Lankidetza zinegotzigoaren bitartez, “Zaporeak” GKEari dirulaguntza bat ematea adostu du. 20.000 euroko laguntza zuzena izango da, duela hiru urtetik Chios uhartean garatzen ari den proiektuari laguntzeko.

Duñike Agirrezabalaga Kooperazio zinegotziak adierazi duenez, “irailaren 9an suak errefuxiatuen gunea suntsitu zuenetik, egoerak ez du hobera egin. Sute hark agerian utzi zituen landa-eremuaren gainpopulazioa, asilo-sistemaren arazo handiak eta uhartean blokeatuta dauden eta soilik Greziako gobernuaren menpe dauden milaka pertsonen oinarrizko gabeziak”.

Gaur egun, errefuxiatuak beste esparru batean daude, Moiran hain zuzen ere, baina haien baldintzak ez dira nabarmen hobetu. “Moirako kokagune berrian, errefuxiatuek janari bakarra jasotzen dute egunero, eta, horretarako, ilara amaigabeak egin behar dituzte. Zaporeak-ek banaketa ofizialetik baztertutako pertsona ahulenei janaria emateko sistema bat sortu du”.