Arrigorriaga, Ertzaintzak, Udaltzaingoaren laguntzaz, gizon bat atxilotu du beste bat buruan mailu batekin jo ondoren

0

Ertzaintzak, Arrigorriagako Udaltzaingoaren laguntzaz, 37 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo bertako Atxukarro auzoan, beste gizonezko bat buruan mailu batekin jotzea leporatuta. Biktima ospitalera eraman behar izan zuten buruan lesioak zituenez.

Astearte arratsaldean Galdakaoko Ertzain-etxeko herritarren babeserako hainbat patruila Atxukarroko Industrialdera agertu ziren, bi gizon elkarri eraso egiten ari zirela jakin ondoren. Arrigorriagako Udaltzaingoaren hainbat baliabide jada bertan zeuden Ertzaintza iritsi zenean.

Bi gizonak banandu ondoren, agenteek ikusi zuten inplikatutako gizonezkoetako batek zauria zuela kopetan eta odoletan zegoela, eta lekuan bertan artatu behar izan zuen Osakidetzako anbulantzia batek, eta, ondoren, Galdakaoko ospitalera eraman zuen. Bi inplikatuen informazioa eta gertatutakoa ikusi zuten hainbat pertsonaren lekukotasunak bildu ondoren, agenteek lesio-delitua leporatuta atxilotu zuten erasotzailea, eta erasoan erabilitako mailua kendu zioten.

Atxilotutako gizonak polizia-aurrekariak ditu antzeko gertaerengatik, eta Bilboko Atxiloketa Zentrora eraman zuten polizia-eginbideak irekitzeko eta, ondoren, agintari judizialaren esku jartzeko.