Xabier Lizardi Saria 2020

0

Martxan da, dagoeneko, Xabier Lizardi Literatura Sariaren 39. edizioa. Oinarriz haur eta gazteentzako saria izan arren, aurtengoa, haur literatura saria izango da, 7-12 urte arteko irakurleei zuzendutakoa.

Lanak urtarrilaren 29a bitartean aurkeztu daitezke, bai Sanz Enea kultur etxean, baita posta elektronikoz ere, oinarrietan aipatzen diren baldintzen arabera, betiere.

Lanak jatorriz euskaraz idatziak izan behar dira, originalak, argitaragabeak eta beste lehiaketetan saritu gabeak. Partaide bakoitzak lan bat baino gehiago aurkeztu dezake.

Irabazleak 4.000€ jasoko ditu, eta ipuin saritua argitaratuko du Zarauzko Udalak behar diren marrazkiez ederturik.

Irune Urbieta (EAJ-PNV) Kultur zinegotziak 18 urtetik gorako idazleei parte hartzeko gonbidapena luzatu die, “idazmena eta sorkuntza lantzeko aukera paregabea baita”: “2021 urtean, Xabier Lizardi jaio zeneko 125. urteurrena izango dugu, eta bere izeneko literatura lehiaketak, gainera, 40 urte beteko ditu. Hori horrela, sarian aldaketa sakonagoak aurreikusten ditugu” amaitu du Urbietak.