Bingen Zupiria Gabonei buruz: “oraindik ez dakigu zein izango diren arauak, baina denok egin behar dugu gogoeta bat”

0

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politiketako sailburu eta Eusko Jaurlaritzako bozeramailea elkarrizketatu dute, gaur goizean, Bizkaia Irratiko “Goizeko Izarretan” saioan. Bertan, besteak beste, bizi dugun pandemia egoera eta aurtengo Gabonetan izango duen eragina, Saharan gaur egun bizi den egoera, bihar hasiko den Euskaraldiaren bigarren edizioa eta Durangoko Azoka izan ditu hizpide.