Gobernu Kontseiluak baimena eman du Euskadi DC Network izeneko Sorkuntza Barrutien Nazioarteko Sareari atxikitzeko

0
  • Sarea mundu osoko 13 eskualdek osatzen dute, eta ezagutza, teknologia eta baliabideak konbinatzeko modu berriak identifikatzea du helburu

Gobernu Kontseiluak Euskal Autonomia Erkidegoa, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren bitartez, Internacional Districts of Creativity (DC) Network izeneko sareari atxikitzea onartu du gaur.

Nazioarteko foro horrek mundu osoko 13 eskualde biltzen ditu, eta haien lehentasunezko agendaren barruan, sormena eta berrikuntza daude. Sareak mundu osoko eta hainbat arlotako pertsonak bildu nahi ditu, pentsamendu sortzailearen ahalmena sustatu eta erabiltzeko eta ezagutza, teknologia eta baliabideak konbinatzeko modu berriak identifikatzeko helburua du. International Districts of Creativity (DC) Network sarea osatzen duten eskualdeen ikuspegitik, sorkuntza-industriak etorkizuneko funtsezko sektoreetako bat dira.

International Districts of Creativity (DC) Network sarearen jardueren artean, honako hauek aipa daitezke:

500 pertsona biltzen dituen Sormenaren Munduko Foroa, diziplina anitzeko berrikuntzari buruzko gogoeta egiteko.

  • “Alderantzizko misioak” egitea; DC Networkeko kide batek norbere barrutiko sormenaren, ekintzailetzaren eta berrikuntzaren esparruko bisitaldia antolatzen du, eta DCko gainerako kideek ikerketa-bisita baten bitartez barruti horretako kideekin harremanak sendotu eta elkarlanerako proiektuak aztertzen dituzte.
  • Sormenari, berrikuntzari eta ekintzailetzari buruzko nazioarteko tailerrak ikasleentzat.