Gobernu Kontseiluak beste 250.000 euroko laguntza onartuta HABEk 22,4 milioi euro izango ditu euskaltegi pribatuak diruz laguntzeko

0
  • Diru partida berriari esker euskaltegiek ia 5.000 talde-ordu gehiago eskaini ahal izango dituzte eta autoikaskuntzan ia 800 ikasle gehiago egongo dira

Gaurko Gobernu Kontseiluak Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeari (HABE) Covid-19ak eragindako kalteak arintzeko 250.000 euro gehiagoko diru laguntza bat baimendu dio. Horrela, HABEk, guztira 22,4 milioi eurotako diru-laguntza izango du 2020-2021 aldirako.

Covid-19ak eragindako pandemiari aurre egiteko osasun eta segurtasun neurri bereziak hartu behar izan dituzte euskaltegiek. Besteak beste ikasgeletako edukiera murriztu behar izan da eta zentroek talde gehiago sortu behar izan dituzte. Horrez gain autoikaskuntzaren ereduan ere ikasle gehiago matrikulatu dira. Egoera bi horietan euskaltegiei laguntza emateko asmoz onartu du gaur Gobernu Kontseiluak 2020-2021 ikasturteko euskara-ikastaroengatik euskaltegi pribatuei eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuei zuzendutako diru laguntzetarako kreditua gehitzea.

Orain arte 26.500 ikasle eta 1.400 irakasle batzen dituzten 56 euskaltegi eta 6 autoikaskuntza zentro laguntzen ziran diruz. Gaur onartutako aldaketarekin beste 4.421 talde-ordu gehiago lagunduko dira 2020-21 ikasturtean eta 797 ikasle gehiagok ikasi ahal izango dute euskara autoikaskuntza sistemaren bidez.

HABEk bideratzen dituen diru laguntzei esker euskaltegiek berain eguneroko gastuei aurre egiteko aukera dute, besteak beste:

 

  • Langileen gastuak (soldatak, eta Gizarte Segurantzako gastuak eta Ogasuneko atxikipenak)
  • Lokalen alokairuak
  • Mantenu-gastuak barnetegi iraunkorretan
  • Garbiketa-gastuak
  • Gastu didaktikoak
  • Irakaskuntzaren kalitatea hobetzeko helburuarekin sortutako beste edozein gastu