Bingen Zupiria: «Gabonetan indarrean dauden neurrietako asko mantentzen jarraitu beharko dugu»

0

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politiketako sailburuak adierazpen batzuk egin ditu “BESTE BAT!  Zuzeneko Arteen Zirkuitua” ekimenaren aurkezpenaren ondoren. Bertan, azpimarratu du Gabonetan erne egon beharko dugula eta indarrean dauden neurrietako asko mantentzen jarraitu beharko dugula.