Gabon Gazte Txef jardueran izen emateko epea ireki da

0

GABONAK ZURETZAT programaren baitan Gabon Gazte Txef jarduera iragartzera gatozkizue. Abenduaren 19 eta 20an, bi saiotan, egingo da. Basque Culinary Center-en eta goizeko 10:30 eta 13:30ak bitartean.

Lehenengo saioa 12 eta 14 urte bitarteko nerabeei zuzenduko da eta bigarren saioa, abenduaren 20koa, 15 eta 17 urte bitartekoei.

Aurrez izena eman behar da eta horretarako aukera izango duzue abenduaren 3tik 13ra bitartean.

Kontuan izan, parte hartzea mugatua izango dela eta beraz osatutako zerrendak edukiera gainditzen badu zozketa bidez antolatuko dela banaketa. Horrela egin beharko balitz, zozketa abenduaren 14an egingo da.

Hona hemen izena emateko lotura: https://labur.eus/vgfIK