Parkour tailerra Donostian

0

GABONAK ZURETZAT programaren baitan Parkour tailerra iragartzera gatozkizue. Abenduaren 22 eta 23an, bi saiotan, egingo da. Groseko Indianoene kalean egingo dira bi saioak goizeko 11:30tik 13:00tara. Eta 12 eta 17 urte bitarteko nerabeei zuzenduko da.

Aurrez izena eman behar da eta horretarako aukera izango duzue abenduaren 3tik 14ra bitartean. Kontuan izan, parte hartzea mugatua izango dela eta beraz osatutako zerrendak edukiera gainditzen badu zozketa bidez antolatuko dela banaketa. Horrela egin beharko balitz, zozketa abenduaren 15an egingo da.

Hona hemen izena emateko lotura: https://labur.eus/vgfIK