Lehendakariak ontzigintzaren sektoreko proiektu eraldatzaileak laguntzen jarraitzeko konpromisoa agertu du

0

Iñigo Urkullu Lehendakariak, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak lagunduta, modu telematikoan, PYMAReko Ohiko Batzar Nagusiaren itxiera ekitaldian parte hartu duReyes Maroto Industria Ministroarekin eta Galiziako Presidente den Alberto Nuñez Feijoorekin bateraBertan, PYMARen lana eta konpromisoa eskertu ditu, eta lankidetza-espirituari eustearen garrantzia azpimarratu du.

Lehendakariak, bere hitzaldian, azpimarratu du ontzigintzaren sektorea funtsezkoa dela Euskadin sustatzen den industria-ekonomiarako. Hori horrela, proiektu eraldatzaileei laguntzen jarraitzeko konpromisoa agertu du, finantzaketa-tresnen, Ikerketa eta Garapen programen eta nazioartekotzeko ekimenekin merkatu berriak bilatzeko laguntzen bidez. “Laguntza-bide eraginkorrak ditugu”, zehaztu du.

Ildo horretan, Lehendakariak gogora ekarri ditu PYMARek Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan eskaintzen dituen laguntza bideetako batzuk; besteak beste, Pymarrek kudeatzen duen Berme Funtsa, “euskal ontziolak ezinbesteko laguntza” aurkitzen ari direna, edo PYMARek eskaintzen duen babes komertzial eta instituzionala, “ontzigintzarako funtsezkoak diren tresnen bideragarritasunari eustea ahalbidetzen duena”.

Era berean, Lehendakariak industria-sektore honetan Europako funtsak lortzera bideratutako lankidetza-proposamen eta -proiektu berriak aktibatzen ari direla nabarmendu du, eta digitalizazioarekin, efizientziarekin eta hobekuntza energetikoarekin lotutako proiektuak “armatzeko” beharra adierazi du. “Sektore honen eta, oro har, Europako industriaren etorkizunarekin bat datozen proiektuak”. “Aukera hau aprobetxatu behar dugu eta sektorearen posizio lehiakorra indartu“, adierazi du.

Lehendakariak adierazi du Eusko Jaurlaritzak sektore honekin lankidetza mantentzen duela, euskal sektorearentzat eta ontziolentzat oso emankorra izan dena une zailetan. “Lankidetza publiko-pribatuaren eredua, PYMARen parte-hartzearekin, eraginkorra da. Euskal ontziolak kontratatzeko jarduerak ez du etenik izan, eta eskaerak 14 ontzira iritsi dira; guztira, 536 milioi euro. Horrek duela urtebete baino % 56 gehiago suposatzen du; albiste oso ona da ekonomiarentzat, enpleguarentzat eta sektorearen etorkizunarentzat “, azaldu du.