Amaia Diaz de Monasteriogurenek irabazi du Garaia Empresa Excelente 2020 saria

0

PTGaraiako enpresek Lankidetza, Ekintzailetza eta Berrikuntza alderdiak hobekien garatzen dituen Komunitateko enpresa aukeratzeko botoa eman dute.

Egin dugunaren eta lortutako emaitzen balantzea, hastear dagoen urte berria planifikatzea eta jaietarako prestatzen ari garen urteko azken egun hauetan, gure ingurua eta elkarrekin bizi garen enpresa eta pertsonen inguruan gertatzen denari begirada bat ematea ohitura bilakatzen ari da, haiei buruz gehiago jakiteko, hurbiltzeko eta ahal den heinean haiengandik ikasteko.

Hori baita Garaia Empresa Exceletente sarien helburua!

Horrela, enpresa bakoitzak aldeko botoa eman dio ekintzailetza- eta berrikuntza-ekosistema horretan bizi diren enpresetako bati, haien ekarpena aitortzeko eta Gabonetako festan emateko.

Aurten, PTGaraiako Gabonetako jaiak, bizi izan dugun guztiak bezala, egoera berrietara egokitu behar izan du, pertsona guztien segurtasuna eta osasuna zaintzeko, baina elkartzeko, hausnartzeko eta ospatzeko unea izateari utzi gabe.

info+: www.amaianutrizioa.com