AFAGIren loteria erosi dutenek saria dute

0

Gipuzkoako Alzheimer gaixoen Familiartekoen Elkarteak (Afagi) jakinarazi du Gabonetan saldu dituzten txartelek saria dutela. «Espainiako loteria nazionala dela eta aurreko asteetan elkartearen izenean saldu dugun zenbakia saritua izan dela jakinarazi nahi dugu: partizipazio bakoitzeko 21 euroko saria. Eskerrik asko zuen elkartasunagatik. Zorionak eta urte berri on guztioi», esan dute oharrean.

Saria martxoaren 21era bitartean kobratu ahal izango da, oraingoz Afagiren egoitzan. Eskualdean Zarautzen du lokala Afagik, Urdaneta kaleko 12. zenbakian (atzeko partetik du sarrera). Astearteetan egoten dira bertan, eta telefono zenbakia hau da: 943-29 71 18
Egoitza nagusia, berriz, Donostian dute, Resurreccion Maria Azkue kaleko 32.zenbakian, behean. Astelehenetik ostiralera egoten dira han, astelehenetik ostegunera 08:30etik 16:30era, eta ostiraletan 08:30etik 14:00etara.