Emakume baten gorpua aurkitu dute Aizarnazabalen

0

Emakume bat hilda agertu da gaur Gipuzkoako Aizarnazabal herrian, eta Ertzaintzak ikerketa jarri du abian. Sasitza batean, Urola ibaitik hurbil, lanean ari ziren langile batzuek jakinarazi diote Ertzaintzari gorpua aurkitu dutela.

Donostiako 32 urteko emakume bat izan daiteke, salaketaren arabera urtarrilaren 1etik desagertuta baitzegoen.

Segizio judizialak gorpua altxatzeko baimena eman ondoren, gorpua eraman egin dute analisi forentsea egiteko eta heriotzaren arrazoiak argitzeko.

Ertzaintzak heriotzaren inguruan abian jarri duen ikerketan une hauetan hipotesi guztiak daude zabalik.