‘Boga’ euskal urtekari akademikoa

0

Zortzigarren urtea daramatza Estatu Batuetan argitaratzen ‘Boga’ euskal urtekari akademikoak Basque Studies Consortium-en (Euskal Ikasketa Partzuergoa) eskutik. John Ysursa Historian doktorea editore nagusi, Boga-k lekukoa eta segida hartu zion2013an joan den mendeko 80. hamarkada hasieratik argitaratu zen Journal of Basque Studies in America urtekariari, SBSA (Society of Basque Studies in America) elkarte desagertua sustatzaile, azken urteetan Ysursa bera editore.

Boiseko BSU unibertsitatetik plazaratzen da ‘Boga’ eta euskara, euskal kultura eta euskal ikasketei lotutako artikuluak argitaratzen ditu ingelesez, arreta berezia ipinita euskal diasporari, AEBetakoari zein mundu osokoari.

8. zenbakia (2020) (zenbaki osoa hemen)