Lizeagatik Atsegindegirako bidea patinetez

0

Motxiladun haurren motxila ilu­sio eta indarrez betetzeko, Hernaniko haur eta gazteei, urtarrilaren 9an 16:30etan Lizeagako paradorretik elkartzera gonbidatzen zaituzte patinak, patineteak edota bizikletak hartuta, SAREk antolaturiko zutabean elkarrekin joateko.

Hartu patinak eta etorri! Ama edo aita preso daukaten haur hauek ge­hienez erabili beharko luketen garraioa hori dela aldarrikatzeko: patinete bat.