Hernaniren garaipena Udapa Jatorkide taldearen aurka

0

3-0 nagusitu zitzaion Hernani Udapa Jatorkide talde indartsuari joan den igandean.

Urteko aurrenekoa ez ezik, bigarren itzuliko estreinako par­tidua zuten hernaniarrek, kiroldegian. Eta bere maila onena erakutsi zuten etxean: «gustura bukatu dugu partidua, maila ona emanda. Nabaritu da aurten Gabonetan ere entrenatu eta jokatu dugula, eta beraz, aurreko urteetako etenaldirik ez dugu izan. Horrek mesede egin digu, kantxan erakutsitako joko mailari», nabarmendu zuen Eusebio Lizarazuk, taldeko entrenatzaileak, partiduaren ondoren.