Dobera Euskara Elkartearen ekintzek «emaitza positiboa» jaso dute

0

Pasa den Gabonak ezberdinak eta ez-ohikoak izan baziren ere, aski dibertigarriak izan ziren hernaniarrentzat. Izan ere, Dobera Euskara Elkarteak plangintza zabala antolatu zuen abenduan eta urtarrilean egiteko. Guztira 5 dinamikako egitaraua izan zen, Gabonetan herrian egiteko. Ekintza gehienak Atsegindegin izan ziren, eta «arrakasta haundia» izan zuten, jende ugarik eman zuelako izena.

Gainera, Gabonak familian eta euskeraz lelopean sortu zuen Doberak plangintza hori, eta, beraz, entretenitzeko aukera izateaz gain, etxekoekin eta lagunekin barre-algarak egiteko eta denbora pasatzeko modua ere izan zen.